XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kutxetak: Erregistro kutxetak jarriko dira sekzio, aldapa, lerrokadura eta hartune aldaketetan.

Gehienez ere 35 m.ko separazioa izango dute elkarren artean.

80 x 80 cm.ko gutxienezko sekzioa izango dute euri uren eroanbideetan eta diametroa 90 cm.koa ur beltzenetan.

- Hormigoiz eraikiko dira.

Tapak, burdinurtuzkoak, 60 x 60 cm.koak izango dira euri uren kutxetetan eta diametroa 60 cm.koak ur beltzenetan.

- Hustubideak.

Gehienez ere 35 m.tik behin jarriko dira.

35 x 35 cm.ko burdinurtuzko saretoa izango dute erregistrorako.

4. Argiteria publikoa.

- Orokortasunak: Dagokion udal departamentuak ondorio horretarako ezarritako araudiari jarraituko zaio.

- Parametro luminoteknikoak: argiztapen proiektua idazteko, honako parametro hauek hartuko dira kontutan.

- Batazbesteko argiztapen maila 30 lux.

- Batazbesteko uniformetasuna 0,50

- Uniformetasun orokorra 0,32

- Argi puntuak: Beren definizioa (farolak, luminariak, lanparak, e.a.) proiektuan ezarriko da.

- Sarea: Sarearen hariteria lurpekoa izango da luzera guztian zehar.

5. Energia elektrikoaren hornidura.

Tentsio baxuan egingo da, lurpeko hariteriaz balaituz, eta arean aurrikusirik dagoen transformazio zentrutik konpainia hornitzaileak ezarriko dituen aginduen arauera.

6. Telefonia sarea.

Lurpeko hariteriaren bidez beteko du lurralde osoko zerbitzua. C.T.N.E.k ezarriko dituen aginduei egokituko zaie.

7. Sareen trazadura.

Ezar dadin bide sistemaren trazadurari edo espazio publiko ez-eraikigarriei jarraituko diete, beren antolakera eta separazioa sare bakoitza instalatzeko araudi partikularrak oharteraz dezanaren arauera antolatuz.

8. Hiri altzariteria.

Irungo Udalak onarturik dituen eredu ofizialei egokituko zaie.

Irun, l991ko urriak 31. - Francisco Buen, alkateak.